XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal olerki, ipuin eta komiki lehiaketara deia zabaldu Iruñeko Udalak
Iruñeko Udalak Primer certamen de poesía narración breve y cómic en euskara lehiaketara deitu du.

Lehiaketan bakarrik parte har dezakete Nafarroan bizi edo jaio diren idazle berriek (novel-ek).

Irabazleen artean ia milioi t-erdi pezeta banatuko dira; bestalde, irabazleen idazlanak argitara emateko posibilitatea izango da agian.

Euskarari dagozkion arazoak koordinatzeko postua osatu zenetik Iruñeko Udaletxea hau eta beste ari da burutzen euskararen alde.

Postu horretan dagoena Iñaki Azkona da, euskalzale suharra bera.

Oraingo lehiaketa hau ere ildo beretik doa, euskararen alde zerbait baino gehixeago egiteko direnei bultzadatxo bat emateko alegia.

Esan behar da lehiaketa honen esparrua Nafarroa izango dela.

Inon bai eta hementxe dago bazterturik euskara, nafarren hizkuntza zaharra.

Hori dela eta bultzada eman nahi zaio hego berriz hegalda dadin.

Literatur produkzioa gehitu nahi da, gotortu, zabaldu.

Horretarako euskal idazleei eragin behar, kaskoan dutenetik ahal duten guztia eman dezaten.

Lehiaketan parte hartuko duten nafar idazleen adina kontutan izango da, izan ere, hemezortzi urtez goiko eta behekoen artean bi maila diferente kontsideratuko baitira.

Hiru sailetan ari daitezke idazleak, hots, poesian, narrazio llaburrean eta komikian.

Azkeneko hau da nobedosoena.

Nafarroan espezialista asko da komikian ari dena, baina euskaraz publikaturik deus gutxi zoritxarrez.

Hiru sailetan parte hartuko dutenek, ondoko baldintzok bete beharko dituzte: gai librean ariko dira, orijinalak, hau da, nork berak sortutakoak izango dira eta sekula santan inon publikatu gabeak.

Idazle batek eta berak sail batean idazlan bat baino gehiago ezin ahalko du igorri; bestalde, aldez aurretik literatur libururik publikaturik dutenek ezingo dute parte hartu oraingo lehiaketan.

Arrazoi bakarra hauxe da: idazle berriei, novel-ei eragin nahi zaie, hortxe saiatuz bide berriak urratzen has daitezen.

Aukera ona dute oraingo hau.